Hurrengo estreinaldia: Baba

 

Produktu bakoitza, bere garaian. Garaikoa jan.

Baratzeko hurrengo estreinaldiak

Baratxuri freskoa Urtarrila
Ilarra Martxoa
Tipulina Martxoa
Baba Apirila
Leka Maiatza
Patata Maiatza
Kalabazina Maiatza
Tomatea Ekaina
Luzokerra Ekaina
Mugurdia Ekaina
Piper italiarra Ekaina
Ibarrako piperra Ekaina
Borraja Ekaina
Arbia Ekaina
Alberjinia Ekaina

Estreinaldi ororen berri izan nahi duzu, eta produktu bakoitzaren errezetak ikusi? “Garaikoa” aplikazioa deskargatu

Garaiko elikagaiak kontsumitzea denontzat onuragarria da.

Garaiko produktuak:

  • Ingurunearekiko jasangarriak dira. Garai bakoitzean gure eskualdean naturalki ematen diren produktuak kontsumitzean, natura zaintzen dugu, ez dugulako lurra agortzen duen baratza artifizialik sortu behar. Eta gastu energetikoa eta kutsadura (CO2 emisioak, embalajea…) murrizten dugu garraiatzeko distantzia gutxiagotuz.
  • Tokiko ekonomia sustatzen laguntzen dute. Garai bakoitzean gure eskualdean ekoizten diren elikagaiak kontsumitzen baditugu, urrutiko produktuak ekarri beharrean, tokiko nekazaritzari laguntzen diogu.
  • Zaporetsuagoak eta nutritiboagoak dira. Elikagaien mantenugai-ekarpena hobea da ekoizpen-ziklo naturala errespetatuz hazten direlako eta heltze garai onenean biltzen direlako.
  • Gure paisaia mantentzen laguntzen dute. Gure nekazaritza aktiboa mantenduz nekazal eremuak mantendu eta baserri paisaia bizirautea bermatzen dugu.

Kanpaina dendetan

Oraingoan Zinemaldiarekin bat eginez Baratzeko estrenaldi handiak Donostian da. Hernaniko froga pilotoari jarraipena emanez zenbait dendetan informazio-euskarriak ipini ditugu hurrengo estreinaldiak iragartzeko. Egitasmoan zure dendak izena eman nahi baduzu, idatzi ekogunea@ekogunea.eus helbidera.

Donostiako saltokiak:

  • PANTORI Reina Regente 4
  • BIOLEKU Aldamar 6
  • LUR LAN (EKOMUSEO) Boulevard 7
  • SUPER BARATZE General Etxague 3
  • AITOR LASA Aldamar 4
  • IBERICOS DE LUXE Narrika 31
  • SENTIDO COMUN General Etxague
  • AMAIA (BRETXA 12) Bretxako merkatua 12

Hernaniko saltokiak:

  • BM Elkano 22
  • IÑIGO DIEZ JANARI DENDA Nagusia 37
  • EZKERRO Antziola 5
  • ARIATZU Atzieta kalea, 41
  • LURREKO Izpizua kalea, 13
  • ITZIAR JANARI DENDA Etxeberri auzoa, 1
  • PEÑA JANARI DENDA OKINDEGIA Nagusia 19
  • ANSA JANARI DENDA / BARRUTIA JANARI DENDA Etxeberri auzoa, 3
  • ALIPROX (Eroski merka) Nagusia 21
  • ARES Antziola 26
  • PORTU AUZOKO JANARI DENDA Portu auzoa, 11
  • ADRIANA JANARI DENDA Zikuñaga auzoa, 36
  • AUTO SERVICIO AITOR Larramendi kalea, 5
  • ALIMENTACIÓN ARREGUI Victor Hugo kalea, 5
  • DOMIKO (ARANTXA BARAZKIDENDA) Kardaberaz 41
  • ISU Agustindarren plaza, 6